• Goierrin egin dezagun urratsa

  • Goierrin herriz herri lanean

Egin dezagun urratsa

Bat egin dugu urtarrilaren 8an Bilboko kaleetan euskal presoen eskubideen alde ‘Egin dezagun urratsa’ lelopean egingo den manifestazioarekin. Goierriko hainbat herritan ere egin dira euskal presoen eskubideen aldeko ekimenak (Lazkaon edo Urretxu-Zumarragan esaterako) eta Aralarrek bertan parte hartuko du, euskal presoen eskubideak eta Euskal Herriratzea indarrez aldarrikatzeko.

Gipuzkoan ezkerreko politikak garatzea bermatzen duen aukera politikoa gara

Patxi Aierbek, Aralarren Oriako zerrendaburuak, prentsaurrekoa eskaini du gaur Ordizian bertako zinegotzia den Mikel Leundarekin batera. Bertan, Aralarrek datozen hauteskundeei begira izango dituen ildo nagusiek berri eskaini du. Aierberen esanetan, “Aralar da Gipuzkoan ezkerreko politikak garatzea bermatzen duen aurkera politikoa”.

Egin zure ekarpena, entzun nahi zaitugu

Herritarrengandik hurbil egon nahi dugu, Goierri herriz herri hobetu eta zure herrian sortu beharreko hori zer den jakin nahi dugu. Zure proposamenak eta kezkak zeintzuk diren ezagutu nahi dugu, herriz herri Goierrin ezkerreko eskaintza sendoa egin nahi dugu Aralarren. Herri bakoitzean planteamendu aurrerakoiak eginez, herrigintzari estu loturikoak. Behetik gorako politika egiteko. Politika behetik gora egin … Irakurtzen jarraitu

Elkarlanean asko dugu irabazteko

Nazioen Mundua ekimenak beste mugarri bat jarriko du bihar. Idiziabalen sortutako ekimen xumea izatetik, Goierrira egin du jauzi eta Euskal Herrian oihartzun zabala izateraino igaro da. Autodeterminazioaren eta erabakitze-eskubidearen alde gauden guztion arteko elkarlana ezinbestekoa da, gehiengo izatetik bakarrik lortuko dugulako autodeterminazioa gauzagarri bihurtzea, eta ekimenaren birtute nagusia horretan datza: desberdinen arteko elkarlana aldarrikatu eta … Irakurtzen jarraitu

Ez gaude ados

Espainiako Gobernuak krisiari aurre egiteko hartu dituen neurrien aurrean, gure erabateko desadostasuna agertu dugu. Atxikita doan eskuorrian Aralarren posizioa eta krisiari aurre egiteko landu ditugun proposamenak zehaztu ditugu. Astelehenean, hilak 28, Urretxu eta Zumarrargan, arratsaldeko 6:30etatik aurrera “Ez gaude ados” propagandaren banaketa egingo dugu. Zabal ezazue!

Software librea Goierrin, zergatik ez?

Ezagunak ditugu aspaldian, software libreak berekin dakartzan onurak. Inor gutxi ausartzen da orain, argumentu zehatzekin baieztapen honi aurre egiten. Onuren zerrenda labur bat eginez: Onura ekonomikoak: Software libreak ez du esan nahi derrigorrean doakoa izan behar duenik. Hala ere, erabiltzen diren aplikazio edo tresna gehienak doakoak dira. Software jabedunak administrazioan sortzen dituen gastuak (lizentziak) ekiditen dira horrela. … Irakurtzen jarraitu